Nor gara?

Zuzendariaren ongietorri-mezua

Hau da Iruñeko Alde Zaharreko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren webgunea. Hemen aurkituko duzu gure ikastetxeari buruz behar duzun informazio guztia.

Gure egoera, historia, egiten ditugun jarduerak, aurrera eramaten ditugun proiektuak, APYMAri buruzko informazioa eta zure interesekoak izan daitezkeen beste informazio batzuk ezagutu ahal izango dituzu.

Espero dugu sarri bisitatuko gaituzuela eta aurkitzen duzuen informazioa baliagarria eta interesgarria izango zaizuela.

Ildo pedagogikoa

ikastetxeaPublikoa, dohakoa eta plurala den eskola.

Gure eskolan, ikastetxearen, ingurune eta familiaren arteko elkarreragin-prozesu konplexu gisa ulertzen dugu hezkuntza. Horretarako, pertsonaren ikaskuntza integrala bilatzen dugu bere dimentsio ezberdinei arreta eskainiz:

Dimentsio pertsonala: Ezagutza eta kudeaketa sozioemozionala eta afektiboa zein pentsamendu kritiko eta autonomiaren garapena bezala ulertuta. 

Dimentsio akademikoa: Hobekuntza didaktikotik abiatuta, ikaskuntza instrumentalak lortzea, ikaskuntza zientifikoak, artistikoak eta fisikoak barne, ikasleek eguneroko bizitzako egoeretan modu autonomoan moldatzeko aukera izan dezaten.

Dimentsio soziala: Kulturarekiko eta testuinguruarekiko ezagutza eta elkarreraginetik abiatuta, identitate komunitarioa eraikiz auzoarekin partaidetzan arituz.

Gure auzoa

 

casco antigui

Eskola Iruñeko Alde Zaharrean kokatuta dago. Gaur egun, IruñekoAlde Zaharra Iruñeko bilgunea da Iruindar guztientzat, bertan antolatzen diren era guztietako kultur ekitaldietan parte hartzen baitute: jaialdietan nahiz ekitaldi soziopolitikoetan. Horrez gain, paseatzeko, poteatzeko, erosketak egiteko eta ondare artistikoa ezagutzeko interesgarria da.

Batetik Alde Zaharra auzo bat da, bertan bizi diren auzokideek elkarrekiko duten adiskidetasun eta elkartasun loturak handiak direlarik. Bestetik, Iruñeko Gune Historikoa da, horrek dakarren ondorioekin.

Azken urte hauetan gaztetzeko joera duen biztanlegoa heldua da, hazteko joera du beste herrietatik datorren jendea goraka doalako eta umea izan berri duten gazte-helduek ere bertan mantentzeko joera dutelako. Gainera, haur-gazteen portzentaiak gora egin du adinekoarekin alderatuta; hala ere, behar sozio-komunitarioak dituzten adinekoen presentzia altua da.

Gure zentroak kokatutako tokiaren errealitatea dela eta hainbat gizarte eragileekin elkarlana egiten ohi du. Hain zuzen ere, hauek dira:

Auzoenea

Alde Zaharreko Auzo Elkartea. Komunitarioa, irekia, anitza eta auzoko dinamizatzaile den elkartea.

Aldezar

Alde Zaharreko haur eta gazteen aisialdiaren esparruan bolondresekin lana egiten duen elkartea.

Unidad de barrio del Casco Viejo 

Organismo dependiente del Ayuntamiento de Pamplona. 

Ikaskide

Haur eta Gazteekin akademiko eta aisiaren esparruan bolondresekin lana egiten duten elkartea.

 

 

Historia

Bertan duzue San Frantzisko ikastetxe publikoko 100 urtetako historia modu xumean helarazita.