HEZKUNTZA ESKAINTZA

SAN FRANCISCO IPa 3 eta 12 urte bitarteko ikasleak hartzen dituen ikastetxea da. Bertan, Haur Hezkuntzako (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte) etapei dagozkien irakaskuntzak ematen dira.

Gaur egun hiru hizkuntza eredu eskaintzen ditu ikastetxeak:

  • D eredua: euskarazko irakaskuntza. Ingeleseko alorra Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera eta gaztelaniakoa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.
  • A eredua: gaztelerazko irakaskuntza Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera Ingelesa eta Euskara ikasgaiekin.
  • G eredua: gaztelerazko irakaskuntza Ingeleseko arloarekin Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.

Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, ikasleak Bigarren Hezkuntzara pasatzen dira. Erreferentziazko zentroa Iturrama BHI da D ereduko ikasleentzat eta Gurutzeko Plaza BHI A eta G ereduko ikasleentzat.