Hezkuntza eskaintza

CPEIP SAN FRANCISCO HLHIP 3-12 urte bitarteko ikasleak hartzen dituen ikastetxea da. Bertan, Haur Hezkuntzako (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte) etapetako irakaskuntzak ematen dira.

Gaur egun ikastetxeak hiru hizkuntza-eredu eskaintzen ditu:
  • D eredua: irakaskuntza euskaraz. Ingelesa arloa Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera eta gaztelania arloa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.
  • A eredua: gaztelaniazko irakaskuntza, Ingelesa eta Euskara ikasgaiak dituela Haur Hezkuntzako 1. mailatik hasita.
  • G eredua:  irakaskuntza gazteleraz, Ingelesa arloa Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera duela.
Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, ikasleak Bigarren Hezkuntzara pasatzen dira. Erreferentziako ikastetxea D ereduko ikasleentzako Iturrama BHI da, A eta G ereduetako ikasleentzako berriz  Plaza de la Cruz BHI.