Aurrematrikula 2023-2024

San Frantzisko eskolatik gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure ikastetxea, Alde Zaharrean kokaturik dago eta oso lotuta dago bere ingurunearekin eta auzoko eguneroko bizitzarekin. Gainera, auzoan hiru hizkuntza-ereduak eskaintzen dituen eskola publiko bakarra gara, D, A eta G. Badakigu familientzat erabaki garrantzitsua dela eta horregatik ilusio handiz antolatu dugu bilera eta eskolara bisita.
Prestatu dugun aurkezpena eta bideoa ikustera animatzen zaituztegu eta baita eskola bisitatzera ere. Horretarako izena eman beharra duzue, bisitaren hizkuntza eta haurren zaintza-zerbitzua antolatu dezagun.
Aurkezpena asteartean, otsailaren 27an, izango da 17:00etan, eta espero dugu zuek etortzea.
Zalantzarik izanez gero, eskolarekin harremanetan jar zaitezkete. Informazio guztia web orrian aurkituko duzue.
Zuen zai gaude!

Ion Navarro
Zuzendaria​​​​​​​

Aurkezpen bilerara etortzeko inskripzioa

Formulario honen bidez izena eman behar duzue eskolaren aurkezpenean parte hartzeko. Jakin nahiko genuke zenbat pertsona etorriko zareten eta haurtzaindegi zerbitzua behar duzuen edo ez.

Jarraibideak eta
​​​​​​​ prozedura

Hemen aurkituko duzu araudiari eta jarraibideei buruzko beharrezko informazio guztia.

Informazio
orokorra

​​​​​​​Aurkezpen honetan eskolaren informazio orokorra aurkituko duzu.

Hainbat familien testigantza

Gaineko dokumentuan, eskolako zenbait familiek beren bizipenak kontatzen dituzte.

Haur Hezkuntzako
irudiak

Bideotxo honetan, gure eskoako haur hezkuntzako ikasleek bizi dituzten hainbat momentu eta espazio ikus ditzakezu.