Responsive Image

Jantokia

673753715

JANTOKIA

Ausolan-Jangarria enpresa da eguneko ohiko menuak eta menu bereziak diseinatzen dituena. Azken hauek, behar izanez gero, alergia edo beste patologia batzuk dituzten ikasleentzako prestatzen dituzte.

Egiten dituen menuak, elikaduran adituak diren organismoek aholkatzen dutenaren arabera osatzen dira, kontuan hartzen da ikasleak Haur eta Lehen Hezkuntzakoak direla. Gainerako aspektu guztietarako ere arauek agintzen dutena jarraitzen da.

Kuoten ordainketa

  • Jantokiaren kuotak Guraso Elkarteak horretarako duen kontu korrontearen bidez ordaindu behar dira.
  • Kuota horietan bi kontzeptu ordaitzen dira: janariaren kostuari dagokiona eta jantokiko begiraleen soldatari dagokiona.
  • Kuota urtero egokitzen da, zentroa eta jantokia kudeatzen duen enpresaren artean, arestian esandako bi kontzeptu horiek kontutan hartzen direlarik. Begiraleei dagokien kuota jantokiaren erabiltzaile kopuruaren arabera zehazten da, legeak agintzen duena aintzat hartuta.
  • Kuotak ez ordaintzeak jantokiaren erabilera eragotziko du, Guraso Elkartearen erabakia izanik.

Jantokian ohikoak diren ikasleak huts egin behar dutenean abisoa ematea beharrezkoa da, goizeko 9:00etatik 10:00etara, 673 75 37 15   telefonora deituz. Kasu horretan ordaintzen den kuotatik janariari dagokiona deskontatuko zaio, baina ez da deskontatuko begiralearen soldatari dagokion kopurua. Beharrezkoa da ere abisatzea haur bat jantokian egun batzuk faltatu ondoren berriro hasiko denean, dagokion janaria eskatu ahal izateko. Garrantzitsua da puntu hau betetzea haurren ardura duten begiraleek jakin dezaten egunero zeintzuk diren bere ardurapean dauden ikasleak.