Aurrematrikula 2026-2027 kurtsorako

Kaixo familia,

San Frantzisko eskolatik gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure ikastetxea, Alde Zaharrean kokaturik dago eta oso lotuta dago bere ingurunearekin eta auzoko eguneroko bizitzarekin. Gainera, auzoan hizkuntza-ereduak eskaintzen dituen eskola publiko bakarra gara, D eta A. Badakigu familientzat erabaki garrantzitsua dela eta horregatik ilusio handiz antolatu dugu bilera eta eskolara bisita.

Prestatu dugun aurkezpena eta bideoa ikustera animatzen zaituztegu eta baita eskola bisitatzera ere. Horretarako izena eman beharra duzue, bisitaren hizkuntza eta haurren zaintza-zerbitzua antolatu dezagun.

Aurkezpena eta eskolarako bisita otsailaren 10ean, asteartearekin, izango da 17:00etan, eta zuek etortzea espero dugu. Arratsalde horretan eskola eta etaparen informazio osoa jasoko duzue. Hortaz gain, otsailaren 25ean, asteazkenean bisita goizez egiteko aukera izanen duzue. Bata 9:30tan, bestea 12:30tan. Goizeko bisita honetan ikasleak bere egunerokotasunean ikusiko dituzue.


Zalantzarik izanez gero, eskolarekin harremanetan jar zaitezkete. Informazio guztia web orrian aurkituko duzue.
Zuen zai gaude!

Ion Navarro Amezqueta
Zuzendaria

948633507

Aurkezpen bilerara etortzeko inskripzioa

OTSAILAK 10, ASTEARTEA

Formulario honen bidez izena eman behar duzue eskolaren aurkezpenean parte hartzeko. Jakin nahiko genuke zenbat pertsona etorriko zareten eta haurtzaindegi zerbitzua behar duzuen edo ez.

Jarraibideak eta
​​​​​​​ prozedura

Hezkuntza Departamentuak jarraibideak argitaratu bezain laster eguneratuko da atal hau.

Informazio
orokorra

​​​​​​​Aurkezpen honetan eskolaren informazio orokorra aurkituko duzu.

Hainbat familien testigantza

Gaineko dokumentuan, eskolako zenbait familiek beren bizipenak kontatzen dituzte.

Haur Hezkuntzako
irudiak

Bideotxo honetan, gure eskoako haur hezkuntzako ikasleek bizi dituzten hainbat momentu eta espazio ikus ditzakezu.